Regístrese para publicar el tiempo de recorrido y descárgate los mapas

Vous souhaitez en savoir plus, être informé sur les nouveautés, participez aux jeux concours ..... alors n'hésitez pas rejoignez la famille en créant un compte 

Izen-ematea x
31
Triku Trail

GARRANTZITSUA: Deskargatu ezazu ibilbidea GPSan edota instalatu ezazu mugikorrerako App ibilbidea burutu aurretik. 

Ibilbidea Etxarri-Aranazko Kanpinean hasten da, herrira sarbidea ematen duen errepidetik, 500 metrora gutxi gorabehera. Ezkerrerantz doan bidea hartuta, basoan sartuko gara. Maitzegur trikuharrira iritsi arte ibilbidea pistatik igarotzen da inongo arazorik gabe, igoera nabaria baina zailtasunik gabe.

Pista honekiko paraleloa den eta ibilgailu gutxik zeharkatzen duten bidezidorretik Auntzetxe Aterpetxeraino jarraituko dugu (edangarria den ura dakarren iturria).

Igoera gogor bat eginez Txaradigorri Trikuharrirantz jarraituko dugu ibilbidea, bertara iritsi gabe, GR-12 topatu arte jeitsiera handi bat hasiko da. GR-12an ezkerrera eginez gero, zailtasunik gabe Lizarrustira iritsiko gara (paisaia- interesa duen zatia).

GR-12tik igoera handi bat hasten da, 1km igaro ondoren GR-12 utzi eta igoerak ezkerrerantz jarraitzen du, Txaradigorri Trikuharrira iritsi arte; hau zati gogorrena da (ibilbideko punturik altuena).

Trikuharria atzean utzita, Irumugetarantz igoera txiki bat hasten da (interes turistikoko puntua eta, batez ere, paisaia-interesekoa; puntu honetan Etxarri Aranatz, Bakaikoa eta Ataunek egiten dute muga).

Bentatxar Trikuharrirantz doan bidetik jeitsiera hasten dugu, Jentizulo eta Iruiturrietako trikuharrietatik igaro, eta  azken trikuharriaren parean bidexka ezkerreko aldera biratzen da, Iraigorrirantz jeitsiera nabarmen bati hasiera emanez.

Iraigorrirako jaitsiera amaituta, erreka gurutzatu eta Fagamendiko Trikuharrira doan igoera gogorrarekin hasten gara.

Puntu honetan Milaka Urteko Haritzen Bidexka zeharkatzen duen jeitsiera hasten da eta ibilbidea Etxarri Aranazko Kanpinean amaituko da. 

 

Ibilbide hau Aralarko Kontserbazio Bereziko Eremuan barna doa. Errespetuz ibili eta ingurunea zaindu. Informazio gehiago https://espaciosnaturales.navarra.es/eu/sierra-de-aralar

 

 

 

 

Uharte Arakilgo udalaren "Sakanako Trail Gunea.” proiektua 40.181,68€-rekin finantziatu du Landa Garapenerako 2014-2020 Programak. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsek (LGENF) (%65) eta Nafarroako Gobernuak (%35) finantzatu dute. Europak landa eremuetan inbertitzen du.

Azken denborak

Data Korrikalaria Denborak

Ibilbidearen inguruko iritzia

Votre navigateur n'est pas à jour !

Mettez à jour votre navigateur pour afficher correctement ce site Web, surfer plus rapidement, et plus sereinement ! Mettre à jour maintenant

×

Top