Regístrese para publicar el tiempo de recorrido y descárgate los mapas

Vous souhaitez en savoir plus, être informé sur les nouveautés, participez aux jeux concours ..... alors n'hésitez pas rejoignez la famille en créant un compte 

Izen-ematea x
32
Olazti-Urbasa Trail

GARRANTZITSUA: Deskargatu ezazu ibilbidea GPSan edota instalatu ezazu mugikorrerako App ibilbidea burutu aurretik. 

Ibilbidea Olazti-Olazagutiako polikiroldegian hasten da, bertatik Portu Zaharra izenez ezagutzen den bidetik Urbasa Mendilerrora igotzen da (PRa). Pagadi eder batean, “Salto de Aguas” urjauzia igaro ondoren, ezkerreko aldera bira egin eta ikaztegietako bidea hartzen da (lokatza egon daiteke, euria egiten duen garaietan batez ere). Jarraian Basaluzeko dorrerra (Altsasuko “Castillo” bezala ezagutzen dena) doan igoera burutzen da Bargagaingo Gurutzera iritsi arte. 

Tontorretik ekialderantz doan bidexka umel batetik jarraitzen da (PR) Zelai Haundiko gainera heldu arte. Segidan, lur eta harrizko Mendizaleen Bidetik (SL) jaitsierari ekiten zaio, “Urbasako baso sorgindua” zeharkatuz eta, Larrakarteko zelaigunetik igarota eskubiko alderuntz bira egin ondoren, Morterutxora heltzen da. Antzinako erromatar galtzada baten zati batetik beste pagadi batean murgildurik Ordozeko putzura igotzen da eta Ziordiako gainera eta Gainsoilera, ondoren. Gainsoileko tontorretik beherantzko bideari ekingo zaio Urbasa-Andia Parke Naturaleko Informazio Gunera iritsi arte. 

Informazio Gunetik Tontorraundiko gailurrerian barrena (harrizko bidea, zati teknikoa) Altsasuko “Castillo”-arekin egiten da lotura berriz ere. Bertatik bukaerako jaitsiera hasten da, ikastegietako bide, Portu Zaharra eta Olaztin bukatu arte.  

 

Ibilbide hau Urbasa-Andiako parke naturalean barna doa. Errespetuz ibili eta ingurunea zaindu. Informazio gehiago https://espaciosnaturales.navarra.es/eu/urbasa-y-andia 

 

 

 

Uharte Arakilgo udalaren "Sakanako Trail Gunea.” proiektua 40.181,68€-rekin finantziatu du Landa Garapenerako 2014-2020 Programak. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsek (LGENF) (%65) eta Nafarroako Gobernuak (%35) finantzatu dute. Europak landa eremuetan inbertitzen du.

Azken denborak

Data Korrikalaria Denborak

Ibilbidearen inguruko iritzia

Votre navigateur n'est pas à jour !

Mettez à jour votre navigateur pour afficher correctement ce site Web, surfer plus rapidement, et plus sereinement ! Mettre à jour maintenant

×

Top