Regístrese para publicar el tiempo de recorrido y descárgate los mapas

Vous souhaitez en savoir plus, être informé sur les nouveautés, participez aux jeux concours ..... alors n'hésitez pas rejoignez la famille en créant un compte 

Izen-ematea x
33
Lakuntza-Aralar

GARRANTZITSUA: Deskargatu ezazu ibilbidea GPSan edota instalatu ezazu mugikorrerako App ibilbidea burutu aurretik. 

Lakuntzako plazatik hasiko gara, herria atzean utzi eta 500 metro inguruko pista batetik basoan sartuko gara, bertan Aldaiara eramango gaituen malda txikiko xenda bat hartuko dugu. Hemendik, xenda zabal batek Atazarreko igoera gogor eta teknikoarekin konektatuko gaitu. Uztokiko bordara iritsiko gara, hau eskuinetara utzi eta kilometro bat egingo dugu Guardetxera (1.035 m) iritsi arte, ibilbideko 6. Kilometroa. Hemendik, Aralarko Parke Naturaleko xenda zoragarrietan sartuko gara, Mugerdi zeharkatuko dugu eta, pagadi ederra atzean utzita, Belokiko lepora iritsiko gara (1.195 m). Hurrengo kilomentroetan Aralarko zelai berdeez gozatuko dugu.

Belokiko lepotik jaitsi eta Unagako Putzura eramango gaituen pista hartu ondoren, Txorrotxeta (1.273 m) igotzeko ezkerrera egingo dugu eta handik Unanuko Putzura (10,5 km) jaitsiko gara. Ondoren azken igoera gogor eta teknikoari ekingo diogu, 2,5 kilometrotan Irumugarrietara (1.430 m) iritsiko gara, ibilbideko punturik altuena.


Aralarko Parke Naturaleko punturik altuenetik, 12 kilometroko jaitsiera luzeari emango diogu hasiera. Lehen zati tekniko batek Triku harri arte eramango gaitu. Hortik, hobea den lurrazal batetik Desaoko bordara jaitsiko gara (15,8 km). Pixkanaka-pixkanaka, zati azkar batetik, zelai berdeak atzean utziko eta basorantz itzuliko gara. Pagomari (1.140 m) igaro ondoren, Kolosabarnen pagadian sartzeko eskuinera egingo dugu.


Larluzgainara iristean, eskuinera egingo dugu Algorrira (km 20,5) eramango gaituen xenda polit eta azkar polit bat hartzeko. Igoera txiki batek Aranguera eramango gaitu, bertatik Lakuntza ikusten delarik. 500 metro inguruko jeitsiera teknikoa eta 2 kilometroko bidexka azkar batetik jarraituko dugu. Azkenik 1km-ko pista batek Lakuntzako kaleetara eramango gaitu.

 

Ibilbide hau Aralarko Kontserbazio Bereziko Eremuan barna doa. Errespetuz ibili eta ingurunea zaindu. Informazio gehiago https://espaciosnaturales.navarra.es/eu/sierra-de-aralar

 

 

 

 

Uharte Arakilgo udalaren "Sakanako Trail Gunea.” proiektua 40.181,68€-rekin finantziatu du Landa Garapenerako 2014-2020 Programak. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsek (LGENF) (%65) eta Nafarroako Gobernuak (%35) finantzatu dute. Europak landa eremuetan inbertitzen du.

Azken denborak

Data Korrikalaria Denborak

Ibilbidearen inguruko iritzia

Votre navigateur n'est pas à jour !

Mettez à jour votre navigateur pour afficher correctement ce site Web, surfer plus rapidement, et plus sereinement ! Mettre à jour maintenant

×

Top